XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hildako errege-erreginen gorpuak lurringozo * lurringozo: perfume eta olioz estaltzen zituzten, eta gero oihaletan bildu.

Gorpu bat honela prestatua dagoenean, momia deitzen da.

Gero momiak hilobietan jarri eta ondo ixten zituzten hilobiak; ezin zen hilobietara airerik sartu.

Honela momifikatu eta hilobian sartutako gorpua ez da hondatzen; usteldu gabe, bere horretantxe irauten du milaka urtez Egiptoko hondar bero eta lehorretan.

Arkeologoek antzinako historia aztertzen dute tenplu eta hilobi zahar horiek hondar azpitik ateraz.

Antzinako Egiptoko zibilizazioa aztertzen duten arkeologoek hilobi horiek ikertzen dituzte egiptiar haien bizimodua hobeto ezagutzeko.

Arkeologoek hilobietan aurkitzen diren jantzi, altzari eta janariak aztertzen dituzte; baita altxorrak, eta hormetako idazki eta marrazkiak ere.

Baina hilobietako altxor horiek lapur eta ebasleak ere erakartzen * erakarri: atraer dituzte.

Garai batean, gorpuekin batera hilobietan ipinitako urrea eta zilarra lapurtzen zituzten ebasleek.

Errege-erreginak beldur ziren beren hilobiak zabaldu eta baliozko gauzak lapurtu egingo ote zizkieten.

Horregatik, oso leku ezkutuetan eraikitzen zituzten beren hilobiak, muino edo mendi baten barru-barruan, adibidez.

Gaur egun, hilobi horiek oraindik ere erakartzen dituzte lapurrak.

Munduan zehar jende asko dago milioiak ordaintzeko prest hilobietako altxorrengatik.

Altxor hauek antzinatekoak deitzen dira.

Eta nazioarteko gaizkile-taldeak hainbat herrialdetako lapur-taldeak sortzen dira, antzinateko horiek lapurtu nahirik.

Gero, Egiptotik kanpo ateratzen dituzte kontrabandoz, Mendebaldeko Europan edo Ipar Amerikan saltzeko.